Merezitako omenaldia jaso du Aintzane Encinasek
13 denboraldi eta 388 partidaren ostean, Realeko kapitaina den Aintzane Encinasek agur esango dio talde txuri-urdinari. Zubietan jokatutako azken norgehiagokan taldekide, zaletu eta aurkarien berotasuna jaso zuen.